XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.5.1. Zergatik utzi du euskaltegia

Euskaltegian baja emateko arrazoiak zeintzuk diren erantzuteko aukera zabala izan arren, oso arrazoi jakinetara jo dute ikasleek beren abandonoa arrazoitzean.

Lana aurkitu du: %35,7

Ez zegoen talderik/ordutegirik: %42,8

Gaixotasun-baja: %7,1

Hizkuntza bera zaila iruditu zaio: % 7 ,1

Euskara ikastea ez den beste zerbaitetan hasi da: %7 ,1

Nahiz eta 15 eguneko matrikulaldia laburra izan irailaren erdialdetik azkenera, ugari dira epealdi horretan euskara ikastaroetan hasteko egitasmoa bertan behera utzi behar dutenak.

Askok, %35, 7k, lana aurkitu dute.

Batetik, Hezkuntza ordezkaritzako irakasle-zerrendak, ordezpenak eta oro har irakaskuntzaren planifikaziorekin zer ikusia badu kasu batek baino gehiagok.

Bestetik, euskara ez den beste zerbaitetan hasi direla aitortzen dutenak ere badira.

Hasierako ideiak oso finko ez izatea egotzi dakioke ikasleari, baina atal horretan denetariko jendea dago.

Zorionez, garai horretan benetan lana aurkitu duenik ere badago.

Lan-munduaren berpiztea gertatzen da, nonbait, urte sasoi horretan.

Ikastaroa hasteko zailtasun handiena ikaslearen beraren beharretara egokitzen diren ikastaroak aurkitzea da.

Ikastaroak modulazio ia bakarrekoak dira eta euskaltegi gehienetan berberak dira.

Alde batetik, sekulako aukera dago ikastaroetan: hamabi urrats, hiru edo lau ikas-erritmo desberdin eta egun osoan zeharreko ordutegia.

Eta, bestetik, urria-ekaina bitarteko eta astelehenetik ostiralera izatea derrigorrezko mugak dira.

Sekulako atomizazioa taldeetan banatzeko, eta mugiezineko hesia ikasleen behar partikularretara egokitzeko.